
DIRULAGUNTZAK 2014: Beasaingo Udalaren Fundazioak kirolaren sustapenerako 286.614 € banatuko ditu
Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuko Fundazio Publikoan kirol arloko dirulaguntzak interes orokorrekotzat jotzen diren jokabide zehatz batzuk sustatzeko teknika bat dira, baita herri-intereseko kirol arloko jarduerak kudeatzeko entitateen arteko lankidetza prozedura bat.
1998ko ekainaren 11ko 14/98 Legeak, Euskadiko Kirolarenak, kirola herri onurako gizarte jarduera dela xedatzen du 2. artikuluan, pertsonaren heziketa eta garapena osatzen, bizi kalitatea hobetzen eta norbanakoaren nahiz gizataldearen ongizatea lortzen laguntzen duelako, hain zuzen. Legeak, halaber, bakoitzak dituen eskumenen barruan kirol politika bultza dezaten agintzen die herri administrazioei, besteak beste kirol sisteman itsatsita dauden sektoreak eta jarduerak bultzatzearren.
Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuko Fundazioak kirol arloko ondorengo dirulaguntza ildoak aurrikusten ditu:
1. Kirol jarduera puntualak edo bereziak antolatzeko dirulaguntzak.
2. Kluben eta kirol elkarteen egiturak garatzeko dirulaguntzak.
3. Eskola kiroleko egiturak kudeatzeko eta eskola izaerako kirol jarduerak antolatzeko dirulaguntzak.
4.Kirol instalazioen kudeaketarako dirulaguntzak.
Beasaingo Udalaren Fundazioaren eta erakunde onuradunaren arteko erlazio juridikoa lankidetza-hitzarmenen bitartez egingo da. 2014. urtean onuradunak guztira 24 elkarte izango dira.