
ALBISU eta OLAETXEA ere PILOTA JAIALDIAn izango dira.
Datorren apirilaren 4ko pilota jaialdian SARALEGI – BEGINOren aurka OLAETXEA-ALBISU bikotea izango dugu. Atzelari ataundarra lehen mailako punta-puntako atzelaria dugu, naiz eta azkenean aurten ezin lortu binakako txapelketa nagusiko finalaurrekoetara iristea. Bere garaian promozio txapelketan OLAETXEAk eta ALBISUk bikotea osatu zuten eta Beasainen jokatutako finalaurrekoetan partida ikusgarrian eskeini ziguten. Beraz, dudarik gabe, partidu erakargarria izango dugu Murumendi Pilota Eskolaren alde ospatuko den apirilaren 4ko Pilota Jaildian.