eu | es |
  • Bordeaux Unibertsitateko Masterreko saioa Antzizar Kiroldegian

    Bordeaux Unibertsitateko Masterreko saioa Antzizar Kiroldegian

    Martxoaren 11an Antzizar Kiroldegian Bourdeax Uniberstitateko Kirol Kudeaketako Masterreko saio teknikoa burutu zen. Sophie Herrera irakaslea buru zela lan-taldeak orokorrean Gipuzkoako kiroletako egitura aztertu zuen eta bereziki Beasain Kirol Zerbitzuaren eta Antzizar Kiroldegiaren kudeaketa. Saioa amaitzean kirolguneaz gozatzeko aukera ere izan zuten.

  • IGERILEKUETAKO BELARDIA: Mantentze lanak

    IGERILEKUETAKO BELARDIA: Mantentze lanak

    Hasi dira igerilekuetako berlandian hobekuntza lanak. Lurraren konposaketa ez da egokia eta ondorioz urak ez du ongi filtratzen. Gaia aztertu ondoren erabaki da drainatze-sistema bat ipintzea, lurra lantzea, baita hazia botatzea. Aurtengo udan belardi politaz gozatzea dugu helburu. Ondoren 2015eko udaberrian lurra era egokian mantentzeko zulatze-areztatze lanak egingo dira. Aipatutako lanak Ansareo Ingurumen Taldeak burutuko ditu.  

  • DIRULAGUNTZAK 2014: Beasaingo Udalaren Fundazioak kirolaren sustapenerako 286.614 € banatuko ditu

    DIRULAGUNTZAK 2014: Beasaingo Udalaren Fundazioak kirolaren sustapenerako 286.614 € banatuko ditu

    Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuko Fundazio Publikoan  kirol arloko dirulaguntzak interes orokorrekotzat jotzen diren jokabide zehatz batzuk sustatzeko teknika bat dira, baita herri-intereseko kirol arloko jarduerak kudeatzeko entitateen arteko lankidetza prozedura bat. 1998ko ekainaren 11ko 14/98 Legeak, Euskadiko Kirolarenak, kirola herri onurako gizarte jarduera dela xeda­tzen du 2. artikuluan, per­tso­naren heziketa eta garapena osa­tzen, bizi kalitatea hobe­tzen eta