eu | es |
  • ONDO IBILI, ONDO IZAN berriro martxan

    ONDO IBILI, ONDO IZAN berriro martxan

    Datorren ostegunean, maiatzak 8an, 10:00etan ONDO IBILI ONDO IZAN Beasaingo Ibilibide Osasungarrien 3. txandari hasiera emango diogu. Ekimen honen helburu nagusia herritarrak aldian-aldian jarduera fisikoa egiten jartzea eta horretarako aukera gehiago sortzen laguntzea da. Oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen du. 

    Ibilbideen erabilpena sustatzeko ASMUBE eta ARANEALDE elkarteen lankidetza izango dugu. Astean behin irteera bat antolatuko dugu eta elkarteko kideek gida lanak egiten eta partaidei babesa ematen lankidetza eskeiniko digute.

    San Martingo Estatuan informazio panel bat ipiniko zen eta bertan izango dugu elkargunea, ostegunero 10:00etan.  

    Idatzi honen bitartez ekimenan parte hartzeko deialdia luzatzen dugu. 

    tipi tapa diptikoa LOGOEKIN2

Leave a reply

Cancel reply