eu | es |
  • ANTZIZAR KIROLDEGIKO ABONURAKO DIRULAGUNTZAK

    ANTZIZAR KIROLDEGIKO ABONURAKO DIRULAGUNTZAK

    2014. urteko laugarren hiruhilekoari dagozkion Antzizar Kiroldegiko zerbitzuen erabilpenarengatiko tarifen arloko laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2014ko irailaren 1etik 15era.

    Laguntza hauek emateko kontutan hartuko diren diru-sarreran baremoa ondorengoa izango da:

    – Hileko 645,30 euro arte, ordainagiriko zenbateko guztia lortzeko.

    – Hileko 645,31 eurotik 967,95 euro arte, ordainagiriko zembatekoaren % 75 lortzeko.

    – Hileko 967,96 eurotik 1.290,60 euro arte, ordainagiriko zenbatekoaren % 50 lortzeko.

    Elkarrekin bizi direnen unitatean bi pertsona edo gehiago elkarrekin bizi badira, pertsona bakoitzeko kopuru bat deskontatuko da bere diru sarreretatik. Kopuru hau 273,68 erurokoa izango da bigarren pertsonagatik eta hirugarrengotik aurrera 182,45 eurokoa izango da.

    Eskaerak Beasain Udaletxeko Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago jasotzeko 943 028075 telefonora deitu daiteke.

    Antzizar Kiroldegia herritar guztien zerbitzura dago. Laguntza hauek Beasaingo Udalaren Ongizate Sailak ematen ditu.

Leave a reply

Cancel reply