
Ondo IBILI Ondo IZAN berriro MARTXAN: Ostegunero 10:00etan
ONDO IBILI ONDO IZAN “caminar por el bienestar” programak martxan jarraituko du irailaren 4tik aurrera. Erakunde arteko lankidetzan oinarritutako programa dugu hau, non Osakidetza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritza, Foru Aldundia, Beasaingo Udalaren Kirol Fundazioa, Asmube, Aranealde eta Nagusilan elkarteek parte hartzen dute. Horiek guztiek konpromisoa hartua dute beren jarduera-eremuetatik jarduera aktiboak eta osasungarriak bultzatzeko.
Egunero ariketa fisikoa maila egokian egitea da gure osasunari onura eragiteko eta bizi-kalitatea hobetzeko modurik onenatarikoa, orain zein aurrerantzean ere. Jarduera fisikorik ezak ondorio nabarmenak ditu jendearen osasunean. Ariketa fisikoak gaixotasun kroniko asko prebenitzen eta tratatzen laguntzen du. Jardutea da osasunaren eragile nagusia. Era berean, zahartzaroan pertsonei autonomia ematea ezinbestekoa da. Gaixotasun kronikoak ariketaren bidez prebenitzeak eta tratamendu terapeutikoa egiteak zuzeneko eragina izango du bai gaixotasuna garatzea ekiditen, bai gaixotasun horiekin, gaitasun funtzionaletan ahal den eraginik txikiena izanda, bizitzeko ikasten laguntzen.
Jarduera fisikoa tresna oso eraginkorra da jendearen ongizatea hobetzeko. Ariketa fisikoa egiteak asko laguntzen du gure bizi-kalitatea balioesten. Oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen du.
Ez da inoiz berandu mugitzen hasteko. Ibiltzeko ohiturarik ez dutenek jaso dezakete onurarik handiena. Ibilbidea eta abiadura maila desberdinetara egokituko ditugu. Beraz, animo. Ostegunero 10:00etan San Martingo Estatuan dugu elkargunea.