eu | es |
  • ONDO ibili, ONDO izan: Irteerak ostegunero 10:00etan

    ONDO ibili, ONDO izan: Irteerak ostegunero 10:00etan

    Datorren ostegunean, urriak 2an ONDO IBILI ONDO IZAN Beasaingo Ibilibide Osasungarrien irteera 10:00etan egingo da. Ekimen honen helburu nagusia herritarrak aldian-aldian jarduera fisikoa egiten jartzea eta horretarako aukera gehiago sortzen laguntzea da. Oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen baitu.  

    Ibilbideen erabilpena sustatzeko herriko elkarteen lankidetza izango dugu. Astean behin irteera bat antolatuko dugu eta ibilibidean zehar herritarrei langunduko die ARANEALDE, ASMUBE eta NAGUSILAN elkarteek. 

    San Martingo Estatuan informazio panel bat dago eta ekimenaren irteera bertatik izango da. Ekimenean parte hartzen dutenek jardueraren jarraipena egiteko txartel bat jasoko dute non antolatzaileek zigilua botako dute irteera bakoitzean. Mugitzea osasunaren eragile nagusia da, tresna oso eraginkorra gure bizi-kalitatea baioesteko. Eta oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen du. Ez da inoiz berandu mugitzen hasteko. Inguruneaz gozatuko dugu, baita ondo pasa ere. 

    Idatzi honen bitartez irteetarako deialdia egiten dugu. OSTEGUNEro, 10:00etan San Martingo Estatuan.

Leave a reply

Cancel reply