eu | es |
  • EUSKAL HERRIKO AIZKORA TXAPELKETA ANTZIZAR KIROLDEGIAN

    EUSKAL HERRIKO AIZKORA TXAPELKETA ANTZIZAR KIROLDEGIAN

    Igandean, urriaren 26an, Antzizar Kiroldegian izango dugu EUSKAL HERRIKO AIZKORA TXAPELKETA NAGUSIKO FINALA, Aizkora munduko proba garrantzitsuna. 

    Digital image

    Finalerako sailkatu diren 6 aizkolariak dira:

    ATUTXA (Bi)

    OTAÑO(Gi)

    OLASAGASTI (Gi)

    AZURMENDI (Gi)

    OTAEGI (Gi)

    IRAZU (Gi)

    Iñaki Azurmendi Beasaindarra da 2013. urteko txapelduna. Iaz bere atzetik Aitzol Atutxa amaitu zuen.

    Beasaingo Udalak Herri Kirolaren aldeko apostua egin du.  Kirola gure herriaren adierazle den neurrian, gure ezaugarri, sentimendu eta nortasunaren erakusle ere da. Kirolak gure kulturaren ondarearen babes eta transmisio funtzioa ere betetzen du. Euskaren ondoren gure herriaren  bereizgarri esanguratsuenetakoa herri kirola dugu.

    Digital image

    Jarduera hau Andramendi Ikastolak antolatzen du eta zuznedaritza teknikoa Euskal Herri Kirol Federazioari dagokio. Gipuzkoako Federazioak ere aholkaularitza eskeintzen du.

    Igandean, urriaren 26an, 12:00retan Beasaingo Antzizar Kiroldegian.

    Sarrerak, 20 eurotan, egunean bertan salduko dira 10:30etatik aurrera.

    Ikuskizunarekin goza dezagun… 

    AIZKOLARIAK_kartela

Leave a reply

Cancel reply