
OSTEGUNEAN PILOTA HAUTAKETA ANTZIZAR KIROLDEGIAN
Ostegunean 16:00etan izango da igandeko jaialdirako pilota hautaketa Antzizar Kiroldegiko pilotalekuan. Aspe eta Asegarce enpresetako ordezkariekin batera bertan izango ditugu pilotari guztiak. Kiroldegiko harmailetatik ekitaldia doan jarraitzeko aukera dago. Beraz, ostegunean Antzizar Kiroldegian 16:00etan dugu ordua.