
LEHEN MAILAKO ESKU PILOTA JAIALDIA ANTZIZAR KIROLDEGIAN
Herriaren 400 urteurrena ospatzeko ekintza berezia aurkeztu dute Beasaingo Udalak, Murumendi Pilota Eskolak eta Asegarcek. Datorren martxoaren1ean, igandean, Antzizar Kiroldegian punta-puntako Pilota Jaialdia eskeiniko digute.
Alde b atetik Lehen Mailako Eskuz Binakako Txapelketaren Finalaurrekoetan, aurrez-aurre ARTOLA – ALBISU eta RETEGI BI – REZUSTA. Txapelketan garrantzi handiko partida, erabakikorra suertatu daitekena.
Bestetik, Promozio Txapelketako partida erakargarriaz gozatzeko aukera ere izango dugu. Aspe.ko JAKA – TOLOSA bikote gipuzkoarrak aurrean izango dute Asegarce.ko TAINTA – UNTORIA bikote errioxarra.
Jaialdia MURUMENDI PILOTA ESKOLA.ren aldekoa da.
Aurresalmentan sarrerak 20 €.tan eskuratu daitezke eta egun berean takilan azken sarrerak 30 €.tan salduko dira.
Aurresalmentako tokiak dira: ANTZIZAR KIROLDEGIA, ANZIZAR TABERNA, AGIRRE KIROLAK, IRIZAR TABERNA eta BASAKANA. Pilotalekuko aforoa laiester bete daitekenez sarrerak aurretik eskuratzea komeni da.
Martxoaren 1ean, igandean, 17:00.etan Antzizar Kiroldegian.