
HITZALDIA: EMAKUMEA ETA ARIKETA FISIKOA. PRAKTIKAREN ONDORIOAK.
Ostiralean, ekainaren 12an, HITZALDI interesgarri bat izango dugu, EMAKUMEA ETA ARIKETA FISIKOA aztergai. Ariketa Fisikoaren praktikak emakumeengan zein ondorio dakartzan aztertuko dugu.
Hizlaria: Igor Gutierrez
Data: Ostirala, ekainak 12.
Ordua: 18:30
Tokia: Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoa.
SARRERA
Azken hamarkadetan emakumeak protagonismo geroz eta handiagoa hartu du jarduera fisiko eta kirol munduan. Aerobic, Pilates, Body pump, Running, Spinning, eta beste hainbat jarduera eta kirol gaur egun oso hedatuak ditugu adin ezberdinetako emakumeen artean. Praktika hauen bultzatzaile estetika, osasuna, erlazio sozialak, eta beste hainbat helburu dituzte emakumeek.
Baina azken urteotan, ikerkuntza zientifiko eta enpirikoei esker jarduera ezberdinek gure gorputzean sortzen dituzten eragin positibo nahiz negatiboen inguruan informazio asko lortu ahal izan dugu. Orokorrean osasuntsutzat jo ditugun hainbat jardueren beste alderdian eragin negatibo nabariak azaltzen ari zaizkigu: bizkarrezur arazoak, desoreka posturalak, gernu-inkontinentziak, disfuntzio sexualak, eta abar luze bat.
Osasun arloko profesionalen artean ere ezjakintasun asko aurkitzen dugu gaur egun oraindik ere, eta askotan bezeroari mesede egin partez kalte gehiago egiten dion ariketak preskribatzen zaizkio.
OSASUN HOBEKUNTZA GLOBALEKO JARDUERAK
Gure formazio eta esperientziak hala erakutsirik, osasun egoera era globalean (beste inongo alderdi edo faktorerik kaltetu gabe) hobetzeko jarduera fisikoak garatzera eraman gaitu. Hala ere, biztanleriaren ezjakintasunari aurre egitea lehen urrats nahitaezkoa dela iruditzen zaigu, eta hau dela eta, oinarrizko informazio zehatz, erreal, fidagarri eta argigarria hedatu nahi dugu gure herritarren artean.
Batez ere gure torax aldeko, sabelaldeko eta zoru pelbikoko giharren funtzionamenduaren inguruan murgildu nahiko genuke, gaur egungo gaztetxo, heldu, nahiz adinekoen osasun arazo askoren oinarrian kokatzen baitira.
HITZALDI IREKIA
Hitzaldiaren xedea beharrezko informazio hau hedatze izanik, Goierri mailan gai honen inguruko hitzaldi ireki bat emateko nahia aurkeztu nahi dizuegu, biztanleriak datu eta ezagutza egokiak eskura izan ditzan. Argi utzi nahi dugu hitzaldi honek ez duela helburu komertzialik.
Hizlaria Igor Gutierrez izango da, Soin Hezkuntzan Lizentziatua eta Kiroleko Goi Errendimenduko Masterra egin duena, osasun eta jarduera fisikoko beste hainbat arloetan ere sakonduz (Naturopatia, Kinesiologia Holistikoa, Hipopresiboak, K-Stretch, Pilates, eta abar).
Lan esperientzia zabalekoa, gaur egun bere norabide profesionala honakoa da:
- Kinesiologia Holistiko Naturopata.
- Pilates eta K-Stretch instruktorea.
- Low Pressure Fitness Hipopresivos taldeko instruktorea eta Estatu mailako formatzailea.