
BEASAIN FOOTBALL FEST 2015
Beasaingo futbol festaren bosgarren edizioa iritsi da. Ehun taldek baino gehiagok eman dute izena eta Beasaingo eta Goierriko 500 neska-mutil baino gehiago elkartuko dira ostiraletik igandera, Beasaingo Loinazko San Martin plazako bi futbol zelai txikietan 3×3 erako partidak jokatzen.
Beasaingo jokalaria izan zen Irantzu Aizpuruari omenaldia egingo diote eta jokalari guztiek 6 zenbakia eramango dute bizkarrean, Irantzu zenaren zenbakia. Izena eman duten haurrek asteazkenean, 17:30etatik aurrera has daitezke kamisetak jasotzen, Igartzako futbol zelaian.
Bestalde larunbat iluntzean Atzegiko taldeek festan parte hartuko dute beraien arteko partida eskeiniz.
Beasain kirol elkarteko taldeen aurkezpena berriz ostiralean 20:30tan izango da.