
ERORIKOAK PREBENITZEKO TAILERRA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak, Beasaingo Osasun Zentroak eta Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak jardunaldi berezia antolatu dute datorren urriaren 21erako: ERORIKOAK PREBENITZEKO TAILERRA.
Noiz: Urriak 21, asteazkena
Ordua: 18:00
Tokia: Beasaingo Udaletxea. Batzar Aretoa.
Erakundeen arteko lankidetzan oinarritutako jarduera dugu hau. Gai oso garrantzitsua, ERORIKOAK. Etxe barruan eta etxitik kanpo adinekoek izaten dituzten erorikoak aztergai izango ditugu eta aholkuak emango dira hauek prebenitzeko. Eroriko gehienak prebenitu daitezke. Eroriz gero nola altxatu ere ikasiko dugu. Bestalde, ariketa fisikoaren onurak azalduko dira, sasoi fisiko eta metal hobean egonez erorikoak prebenitzen pauso handi bat emango baitugu.
Sarrera librea gelako aforoa bete bitartean.