
TRIGOI TRIATLOI TALDEA 2015-2016
TRIGOI TRIATLOI Taldearen eta Kirolaren Udal Fundazioaren arteko lankidetzaren bitartez herrian Triatloi jardueraren sustapena eta garapena bideratzea adostu da. Helburu nagusi honekin 2015/2016 denboraldiko hitzarmena sinatu dute Elena Ruizek eta Jonathan Lorientek, Udalaren Fundazioko eta Trigoi elkarteko lehendakariek.
Trigoi Taldeak bere egitura sendotzeko zenbait ekimen martxan ipini nahi ditu. Goierri osoko 30 kirolari federatu dira gaurregun taldea osatzen dutenak. Aurten kirolariei arropa berria eskeintzea dute helburu, baita beraientzat teknifikazio ikastaroak antolatzea. Bestalde, Arriarango Mendi Duatloia Intxaurpe Elkartearekin batera antolatzen jarraituko dute. Beste kirol jarduera batzuk antolatzen ere lankidetza eskeiniko du elkarteak.
Trigoi Triatloi Taldeak kirola sustatzeko konpromezua hartu du eta triatloian hasi edo taldekide izan nahi duen edonorrentzat ateak zabalik ditu. Egoitza Antzizar Kiroldegian dute.
Harremanetarako telefonoa: 630 661 045
Posta elektronikoa jloriente001@gmail.com