
HERRI KIROLAK: Iñaki Azurmendi
Beasaingo HERRI KIROLAK jardueraren erreferentziazko kirolaria dugu Iñaki Azurmendi Peñagarikano. Gure kirolaren sustapena bideratu nahian Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak eta Iñaki Azurmendik adostu dute elkarrekin duten lankidetza-hitzarmena urtebetez luzatzea.
Kirolaren Udal Fundazioak kirol eragileen jarduera, nola bestelako erakunde publiko nahiz pribatuena, bideratzen du, kirolaren sustapenari begira egiten duten lana indartzea garrantzitsua denean. Fundazioak zentzu honetan lankidetza-hitzarmenen bitartez Beasainen kirola kudeatzeko egiturak sortu eta garatzen dituztenekin elkarlana bultzatu nahi du. Fundazioak kiroletako programak aurrera eramateko dirulaguntzak ematen ditu, behar diren udal titularitzeko instalazioak utzi eta kirol elkarte eta entitateekin partehartze koordinatua du.
Iñaki Azurmendik Beasainen burutzen diren Herri Kirolak Jarduerak antolatzen, Antzizar Kiroldegiko HERRI KIROLETAKO TEKNIFIKAZIO ZENTROAren jardueraren egitura sortzen eta sustatzen eta herriko elkarte, ikastetxe eta talde guztiekin lankidetzan jardungo da herri kirolak sustatzeko helburuarekin. Bestalde, Iñaki Azurmendi BEASAIN izena Herri Kirolarekin bat kaleratzeko konpromezua hartu du, herriaren izena zabalduz bere esku dagon neurrian.