eu | es |
  • IGARTZA IGERIKETA KIROL ELKARTEA

    IGARTZA IGERIKETA KIROL ELKARTEA

    IGARTZA IGERIKETA Kirol Elkartea da Beasainen igeriketa praktikatzeko erreferentziazko elkartea.  Elkartearen gizarte eragina, beasaindarren parte-hartzaile kopurua, entitatearen finkatze maila eta erakutsitako ibilbidea kontuan hartu ditu Kirolaren Udal Fundazioak eta bi aldeek 2015/2016 denboraldirako lankidetza-hitzarmena sinatu eta elkarlanean jarraitzea adostu dute. 

    igartza Igeriketa

    Igartza Igeriketa Elkarteak herritarrei igeriketako kirol jarduera egiteko aukera eskaintzeko konpromezua hartu du, prestakuntza, antolamendu eta administrazio alderdi guztiei dagokienean. Aurretik aipatutakoarekin batera, igeriketaren kirol plangintzaren programa prestatu du Igartza Igeriketa Taldeak, Antzizar Kiroldegiko eta Kirolaren Udal Fundazioaren Programaren edukiekin eta jarduera planekin bat datorrena. Programa honetan herritarrek aukeran dituzten jarduerak jaso dira, direnak direla horien ezaugarriak, sustapena, parteharztea edo lehiaketa. Bestalde elkarteak Antzizar Igeriketa Saria – Leire Contreras Memoriala antolatzen jarraituko du.

    IGERIKETA IGARTZA

    Elkarteak 80 igerilari baino gehiago ditu talde eta maila desberdinetan banaturik.  Taldeak egoitza Antzizar Kiroldegian du eta kirol jarduera honetan parte hartu nahi duen edonor gerturatu daiteke. Anni, Ibon edota Juantxoz galdetu, egunero 17:30etatik 20:30etara.

     

Leave a reply

Cancel reply