eu | es |
  • ARKU TIROKETA: 25 URTE

    ARKU TIROKETA: 25 URTE

    arco3

    Datorren urtean Arku Tiroketak 25 urte beteko ditu Antzizar Kiroldegian. Eta dagoeneko Igartza Arku Tiroketa Klubak denboraldi berezia antolatzeari ekin dio. Jarduera bereziak aurrikusi dituzte 2016. urterako. Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak kiroletako programa berezi hau aurrera eramateko behar diren udal titularitzeko instalazioak utzi eta Igartza Arku Tiroketa Klubarekin partehartze koordinatua izango du.

    arco4

    IGARTZA ARKU TIROKETA Elkartea da Beasainen arku tiroketa praktikatzeko erreferentziazko entitatea eta herritarrei jarduera honetan egiteko aukera eskaintzeko konpromezua berak du. Elkartearen esku dago Antzizar Kiroldegiko arku tiroketa aretoa. Klubak egoitza bertan du.

    arco2

    Aipatutako guztiarekin bat etorriz, Kirolaren Udal Fundazioa eta IGARTZA ARKU TIROKETA Elkarteak interesgarri eritzi diote 2015/20176 denboraldirako lankidetza-hitzarmena sinatzea. Helburu horrekin elkartu dira Elena Ruiz, Fundazioko Lehendakaria eta Miguel Rial, klubeko Lehendakaria.

    Digital image

    Digital image

    Klubak dagoneko arku tiroketako eskola martxan ipini du. Kirol honetan parte hartu nahi duen edonor gerturatu daiteke Antzizar Kiroldegira.

    https://igartzaarco.wordpress.com

     

Leave a reply

Cancel reply