
SHORINJI-KEMPO: 35 URTE
Datorren urtean Shorinji-Kempo jarduerak Beasainen 35 urte beteko ditu eta Klubeko arduradunak dagoeneko hasi dira programa berezia prestatzen. 2016. urterako insignia, poltsa, kamiseta eta aldizkari oroigarriak kaleratuko nahi dituzte. 2017. urtean berriz Nazioarteko Shorinji-Kempo Ikastaroa Beasainen antolatuko dute, bertan izango direlarik Shorinji-Kempoko Maisu japoniar nagusiak, Mizuno, Chikahiro, Kadowaki, Yoshinaga, Matsumoto eta Okita.
Shorinji-Kempoko Eskola ohiko jarduerarekin jarraituko du Antzizar Kiroldegian eta Etxe-Ubiko Gimnasilekuan. Bestalde, hilero teknikari eta irakasleentzako formazio saioak antolatuko dira, urtarrila eta otsailean herritarrentzako ate irekiak izango dituzte eta uztailean Udako Ikastaroa eskeiniko dute Antzizar Kiroldegian. GUSKE Elkartea sortuko dute eta 2016. urtetik aurrera elkarte hau izango da herrian kempo sustatu, garatu eta praktikatzeko oinarrizko entitatea, herritarrei jarduera hau egiteko aukera eskeiniz. Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak kiroletako programa hauek aurrera eramateko behar diren udal titularitzeko instalazioak utzi eta elkartearekin partehartze koordinatua izango du. Fundazioaren eta elkartearen arteko harremana bi aldeek adostutako lankidetza-hitzarmenaren bidez arautu da.