LOINAZ TXIRRINDULARI ELKARTEA
Beasainen txirrindularitzaren sustapena eta garapena Loinaz Txirrindulari Elkartea eta Kirolaren Udal Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez adostu da. Loinaz Txirrindulari Elkartea da Beasainen txirrindularitza praktikatzeko erreferentziazko elkartea eta herritarrei txirrindularitza federatuan egiteko aukera eskeintzeko ardura berak du. Lankidetza hau gauzatzeko orduan kontuan hartu dira elkartearen gizarte eragina, beasaindarren parte-hartzaile kopurua, entitatearen finkatze maila eta erakutsitako ibilbide aparta.