eu | es |
  • TXINDOKI ATLETISMO TALDEA

    TXINDOKI ATLETISMO TALDEA

    TXINDOKI ATLETISMO TALDEA da Goierrin atletismo federatua praktikatzeko errefentziazko entitatea eta beasaindarrei kirol hau egiteko aukera eskaintzeko erantzukizuna talde honek du, prestakuntza, teknifikazio, antolamendu eta administrazio alderdi guztiei dagokienean. Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioa eta TXINDOKI ATLETISMO Taldeak interesgarri erizten diote elkartearen partehartzeari Besainen atletismo federatua sustatzeko eta garatzeko.

    Lankidetza-hitzarmen hau gauzatzeko orduan kontuan hartu direla TXINDOKI ATLETISMO Taldeak Beasainen duen gizarte eragina, beasaindarren parte-hartzaile kopurua, entitatearen finkatze maila eta elkarteak erakutsitako ibilbidea.

    Digital image

    Digital image

    TXINDOKI ATLETISMO Taldeak Beasainen kirol hau sustatu eta garatzeko konpromezua hartu du eta horretarako behar direnak zuzentzeko. Guzti horretarako koordinatzaile orokor bat izendatuko du, burutuko diren ekintzak antolatzeko eta aurrera eramateko beharko diren adina teknikari.

    Digital image

    Digital image

    Taldean beasaindarren partehartzeak garrantzi handia du. Taldeko partaideen artean 26 kirolari beasaindar daude, hauen artean 14 neska. 7 Kirolari dira eskolarren lizentzia dutenak eta federatu moduan dabiltzanak berriz 19. TXINDOKI ATLETISMO Taldean punta-puntako emaitza ikusgarriak lortuz zenbait beasaindar dabiltza, hauen artean Ainhoa Argandoña eta Octavian Romanesku, bakoitza bere maila eta modalitatean.

    Beasaingo Ikastetxeak. Elkartea Beasaingo ikastetxeekin lankidetzan jardungo da eskola adinean atletismo jarduera garatzeko. Lankidetza hau elkarteak ikastetxeekin eta Fundazioarekin adostuko du, nola gauzatu ikusteko, eskola kirolarekin zer-nolako eta zenbaterainoko lotura izango duen kontuan hartuz, ez bakarrik antolamenduaren eta jardueren ikuspuntutik, baizik eta eskola kirolaren kontzeptuzko planteamenduekin atxikituz.

    Bestalde Josetxo Imaz beasaindarren oroimenez JOSETXO IMAZ MEMORIALA antolatzen jarraituko du elkarteak.

Leave a reply

Cancel reply