eu | es |
  • BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak

    BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak

    BKL 2012

    Beasainen saskibaloiaren garapena Kirolaren Udal Fundazioaren eta BEASAINGO KIROLAREN LAGUNAK “BKL” elkartearen arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez arautu da. Bi aldeek akordioa sinatu berri dute herrian saskibaloiaren garapena bideratzeko.

    2015/2016 denboraldian elkarteak 18 talde ditu, maila desberdinetako txapelketetan 202 kirolarik dihardutela. Saskibaloia eskolarekin ere lan bikaina egiten jarraituko dute, bertan 2005/2006 urteetan jaiotako haurrak partaide direla. Bestalde, saskibaloia sustatzeko zenbait jarduera berezi antolatzeko konpromezua hartu dute di aldeek. Elkarteak guztira 63.000 €.tako aurrekontua izango du aurten. Jarduera, entrenamendu eta txapelketarako Antzizar Kiroldegiaren erabilpena doan utziko dio Fundazioak BKL elkarteari, kiroletako pista, taldekako gimnasilekua, formakuntza gela eta biltegia erabilgarri dituela. Aurkeztutako aurrekontuari aurre egiteko Kirolaren Udal Fundazioak 15.765 €.tako ekarpena egiteko konpromezua hartu du.

    Digital image

    Digital image

    www.bklsaskibaloia. com

    info@bklsaskibaloia.com

Leave a reply

Cancel reply