
S.D. BEASAIN KIROL ELKARTEA
Beasainen futbola praktikatzeko errefentziazko entitatea S.D. BEASAIN KIROL ELKARTEA da eta beasaindarrei kirol hau egiteko aukera eskaintzeko erantzukizuna elkarte honek du, prestakuntza, teknifikazio, antolamendu eta administrazio alderdi guztiei dagokienean. Bestalde, Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioa eta S.D. BEASAIN KIROL ELKARTEAk interesgarri erizten diote elkartearen partehartzeari Loinatz eta Igartzako Futbol Zelaien kudeaketa osoa eramateko.
Udalbatza Osoak urtarrilaren 7an, bere Kirolaren Udal Fundazioaren aurrekontua onartu zuen. Aurrekontu horretako dirulaguntzen kapituluan S.D. Beasain Kirol Elkartea-ren izenean kontusaila dago. Kirolaren Udal Fundazioko Zuzendaritza Batzordeak otsailaren 11an burututako bilkuran S.D. Beasain Kirol Elkartearekin lankidetza-hitzarmena urtebetez luzatzea erabaki zuen.
Akordio honen helburua da Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak eta S.D. Beasain Kirol Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena luzatuz. herrian futbolaren garapena eta Loinaz eta Igartzako Futbol Zelaien erabilpena eta kudeaketa bideratzea. Bestalde 2016. urtean BEASAIN FOOTBALL-FEST antolatzen jarraituko du elkarteak.