eu | es |
  • BEALAK: BEASAINGO LASTERKARIAK

    Kirolaren Udal Fundazioak eta BEALAK ATLETISMO KLUBAk   2016. urterako lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute. Fundazioko lehendakaria den Elena Ruiz eta elkarteko ordezkaria den Peio Arrollo helburu horrekin bildu dira Fundazioaren egoitzan.

    Beasainen atletismo herrikoia sustatzen duen erreferentziazko entitatea da BEALAK eta elkarteak beasaindarrei kirol hau egiteko aukera eskaintzen urteak daramatza. Horren ondorioz Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak eta BEALAK ATLETISMO Klubak adostu dute elkartearen partehartzea Besainen 2016. urtean atletismo herrikoia sustatzeko eta garatzeko. Lankidetza-hitzarmen hau gauzatzeko orduan kontuan hartu dira BEALAK Klubak Beasainen duen eragina eta elkarteak erakutsitako ibilbide bikaina.

    BEALAK elkarteak kirola eta ariketa fisikoa sustatu eta garatzeko konpromezua hartu du eta horretarako behar direnak zuzentzeko. 2016. urtean ondorengo jarduerak antolatuz:

     -Beasaingo Herri Lasterketa.

    -Arriarango Mendi Lasterketa.

    -Errelebo Lasterketa.

    -Beasaingo Challengea.ren bigarren edizioa.

    Bestalde Klubak parte hartuko du Euskara Sustatzeko Kiroletako Aholku Azpibatzordearen osaketan, baita Udalak antolatutako Genero eta Berdintasunaren inguruko jardueretan.

    3

Leave a reply

Cancel reply