
TENIS ESKOLA
Oporretatik bueltan, martxan dugu dagoeneko berriz ere ANTZIZAR TENIS ESKOLA.
Tenis eskolan haurrak jolas bitartez eta erraketa eta pelotarekin egokitutako entrenamenduekin ondo pasatzeko helburua dute.
Tenisak onura fisiko eta psikologikoak eskaintzen ditu, hala nola, lan eta esfortzuaren baloreak indartu, segurtasuna handitu, mugimenduen koordinaketa, talde lana suspertu….
Saioen antolakuntza, talde bakoitzaren mailaren araberakoa izango da: hastapena, hobekuntza, lehiaketa, kirol egokitua….
Tenis Eskolaz arduratzen den teknikaria Angel Galán da. Euskadiko Tenis Federakuntzako teknikari tituluduna, 20 urteko esperientziduna tenis eskoletan, ikastetxeetan eta lehiaketetan.
ATE IREKI JARDUNALDIA:
Ostiral honetan, irailak 27, 17:30etan 4-7 urte bitarteko haurrentzat eta 18:15etan 8-12 urte bitartekoentzat Antzizar Kiroldegiko Teknifikazio Zentroan Tenis Eskola ezagutu ahal izateko ate ireki jardunaldia izango dugu. Tenisa ezagutu eta probatu nahi duten haur guztiek gerturatzeko aukera dute. Animatu!!
TENIS ESKOLAREN ORDUTEGIA:
Astelehenak 17:00 – 18:00 / 18:00 – 19:00 / 19:00 – 20:00
Asteazkenak 18:30 – 19:30
Ostegunak 18:45 – 19:45