
ANTZIZAR KIROLDEGIA BERRIZ IRIKITZEKO BALDINTZA OROKORRAK
COVID-19aren osasun-larrialdiagatik jendearentzat Antzizar Kiroldegia itxi ondoren ekainaren 15ean berriz irekitzeko ondorengo baldintzak ezarri dira.
COVID-19arekin lotutako osasun-neurrien aplikazioan zuhurtasun eta zorroztasun handieneko printzipioa aplikatu behar denez, COVID-19 Kontingentzia Plan bat egin prestatu da, eta plan hori Autokontrolerako Programan sartu da. Bertan, dagozkion legedi, agindu edota arauetan ezarritako jarduera-murrizketak jaso dira, eta erabiltzaileen artean kutsatze-arriskuak minimizatzeko prebentzio-neurriak ere ezarri dira. SARS-CoV-2aren transmisio-arriskua minimizatzeko helburuarekin, betiere erabiltzaileen segurtasuna indartzea dela xedea, segurtasun-tarteak mantenduz eta instalazioan higiene-neurriak zorroztuz, dagoeneko ezarrita dauden gainerako planak betetzea ahaztu gabe.
1.- KIROLDEGIKO EREMUAK
Ekainaren 15ean zabalduko diren eremuak dira:
• Fitness eremua.
• Igerileku klimatizatuak.
• Estaligabeko igerilekuak.
• Frontoia.
• Arku tiroketa aretoa.
2.- SARBIDEA. AFORO MUGATUA ETA HITZORDUAK
• Eremu bakoitzak aforoa mugatua izango du eta sartzeko aldez aurreko hitzordua hartu beharko da.
• Kiroldegiko abonatuek hitzordua hartzeko lehentasuna izango dute. Abonatuak ez direnek egunean bertan erreserba burutu dezakete horretarako tarterik balego.
• Hitzorduak astez aste hartu daitezke. Ostiralean irekiko da izenematea eta hurrengo aste osorako erreserbak egin ahal izango dira. Hitzorduak aste guztian zehar hartu daitezke.
• Hitzorduak hartzeko aukerak: online edo telematikoki, telefonoz edo kiroldegian bertan. Online egitea biziki gomendatzen dugu.
• Orokorrean abonatuak egunean eremu bakoitzerako saio bat erreserbatu ahalko du. Mugarik gabe egunean bertan libre dauden eremuak erreserbatzeko aukera izango du.
• 12 urte bitarteko haurrak kiroldegira bakarrik sartzeko aukerarik ez dute izango eta derrigorrez adin nagusiko baten laguntzarekin sartuko dira. Hitzordua hartzeko heldu bakoitzak berarekin etorriko diren 3 haurren erreserba egin ahal izango du.
3.- ARAU OROKORRAK:
• Instalakuntzara sarrera eta bertako zirkulazioa momentu oro maskarakin egin beharko da.
• Pertsonen artean gutxienez 2 metroko distantzia mantendu beharko da, beti ere etxe berdinean bizi ez badira.
• Eskuak sarri garbitu behar dira ur eta xaboiarekin edo soluzio hidroalkoholikoarekin.
• COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero instalakuntzan ez sartzea biziki eskatzen dugu.
• Erabiltzaile denek behar den moduko portaera izan beharko dute instalazioetan kasu guztietan kiroldegiko langileen lanaren alde eginez, hauei beren zereginak betetzea erraztuz. Langileekiko errespetua uneoro izan beharko da eta beren iradokizunak egokiro bete beharko dira. Errespeturik izan ez eta portaera txarra erakutsiz gero, zigorrak ezar lekizkieke erabiltzaileei.
• Instalazioak indarrean dauden legeek zein arau hauetan ezarritakoaren eta instalazioetako langileen argibideen arabera erabili behar dira. Instalazioak eta ekipamenduak behar den moduan erabiltzen ez badira, horren ondorioz eragindako ondorioak eta kalteak egilearen beraren erantzukizunpekoak izango dira.
4.- ALDAGELAK ETA DUTXAK
• Fitness eta igerileku klimatizatuko erabiltzaileek aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte beti ere 2 m.ko segurtasun distantzia mantenduz. Eremu bakoitzak aldagela bereiztuak izango ditu eta hauetako bakoitzaren sarreran gehieneko edukiera adieraziko da.
• Aldageletan eta konketetan, lehorgailuak eta partekatzen diren bestelako elementuak ez dira erabilgarri egongo. Takilak erabilgarri izango dira eta hauetako bakoitza erabili aurretik eskuragarri dauden paper eta desinfektatzeko produktuarekin garbitu behar ditu erabiltzaileak.
• Aldageletako sarrrera eta irteera ibilbideak jarraitu egin beharko dira, eremu bakoitzerako zirkulazioa zoruan markatuta egonik.
4.- FITNESS EREMUA:
• Fitness eremuaren aforoa: 54 lagun.
• Erabiltzeko hitzordua hartu behar da. Erreserba bakoitza ordubeterako izango da, ezarritako aforoa bermatu eta abonatu denek zerbitzua erabiltzeko aukera izan dezaten.
• Abonatuek hitzorduak astez aste hartu ditzazkete. Ostiralean irekiko da izenematea eta hurrengo aste osorako 3 erreserba egin ahal izango dira. Ondoren egunean bertan ere hitzorduak aste guztian zehar hartu daitezke, libre dauden eremuak mugarik gabe erreserbatzeko aukera izanik.
• Fitness eremuan 2 toalla erabiltzea derrigorrezkoa izango da, bata izardiarentzako eta bestea erabilitako makina estaltzeko.
• Jarduera fisikoa maskararik gabe egin ahal izango da.
• Erabiltzaileak makina bakoitza erabili aurretik eskuragarri dauden paper eta desinfektatzeko produktuarekin garbitu behar du.
• Fitness eremuan langile arduradun bat egongo da arautegia betetzeaz arduratuko dena. Pertsona hau gelaren barruan agintari gorena izango da eta bertako arauak betetzen ez diren kasuetan bete beharreko neurriak hartu ahal izango ditu. Langile honekiko errespetua uneoro izan beharko da eta honen aginduetara egon beharko da.
• 15:00etatik 16:00tara (astelehenetik ostiralera) eta 14:00etatik 15:00etara (astebukaeratan) fitness eremua ez da erabilgarri izango bertako garbiketa berezia, desinfektaketa eta mantenimendu lanak egiteko.
5.- IGERILEKU KLIMATIZATUAK
• Igerileku klimatizatu eremuaren aforoa guztira: 87 lagun.
• Aforoa era honetan banatuko da:
Igeri egiteko kaleak: 12
Bainu librerako eremu irekian: 32
Plisti-Plasta igerilekuan: 13
Irakaskuntza igerilekuan: 15
Hidroterapia ontzia: 10
Jacuzzia: 5
• Igerileku klimatizatuko eremu bakoitzerako hitzordua hartu behar da. Erreserba bakoitza ordubeterako izango da, ezarritako aforoa bermatu eta abonatu denek zerbitzua erabiltzeko aukera izan dezaten.
• Abonatuek hitzorduak astez aste hartu ditzazkete. Ostiralean irekiko da izenematea eta hurrengo aste osorako 3 erreserba egin ahal izango dira. Ondoren egunean bertan ere hitzorduak aste guztian zehar hartu daitezke, libre dauden eremuak mugarik gabe erreserbatzeko aukera izanik.
• Tobogana, saunak, lurrinezko sauna, izotz iturria eta kontrasteko dutxak itxita egongo dira.
• 12 urtetik beherako adin txikikoak arduradun heldu batekin sartu beharko dira, beste familia eta haurrekin 2 m.ko segurtasun distantzia mantenduz.
• Iraskakuntzako ontzia, familiak, 65 urtetik gorakoentzat eta mugikortasun arazoak dituztenentzat erabilgarri izango da, aglomerazioak saihestu eta erabiltzaile hauei zerbitzua emateko.
• Igeriketarako materialik ez da utziko. Behar den material guztia erabiltzaileek ekarri behar dituzte (txanoa, betaurrekoak, tablak, mangitoak….).
• Igeriketarako kaleetan eskuin aldetik egin behar da igeri, geratu gabe, beti ere segurtasun distantziak bermatuz. Atsedena hartzeko ezin da geratu kale-muturretan eta horretarako bainu libreko eremura jo beharko da.
• Bainu libreko eremu irekian edozein igeriketa mota egin ahal izango da, beti ere besteri arazorik ez sortzeko moduan eta gutxieneko 2 m.ko distantzia bermatzea betez.
• Igerileku klimatizatuen eremuan langile arduradun bat egongo da arautegia betetzeaz arduratuko dena. Pertsona hau igerilekuan agintari gorena izango da eta bertako arauak betetzen ez diren kasuetan bete beharreko neurriak hartu ahal izango ditu. Langile honekiko errespetua uneoro izan beharko da eta honen aginduetara egon beharko da.
• 15:00etatik 16:00tara (astelehenetik ostiralera) eta 14:00etatik 15:00etara (astebukaeratan) igerileku klimatizatuaren eremua ez da erabilgarri izango bertako garbiketa berezia, desinfektaketa eta mantenimendu lanak egiteko.
6.- ESTALIGABEKO IGERILEKUAK
• Estaligabeko igerilekuen eremuan aforoa guztira: 270 lagun.
• Erabiltzeko hitzordua hartu behar da. Erreserba bakoitza erabilera txanda baterako izango da, ezarritako aforoa bermatu eta abonatu denek zerbitzua erabiltzeko aukera izan dezaten.
• 2 erabilera txanda izango dira:
a) 11:30 – 15:30 b) 16:30 – 20:30 (astelehenetik ostiralera)
a) 11:30 – 15:00 b) 16:00 – 20:00 (astebukaerak)
Txanda bakoitzaren artean eremua hustuko da eta gune osoaren garbiketa eta desinfektaketa lanak egingo dira.
• Abonatuek hitzorduak astez aste hartu ditzazkete. Ostiralean irekiko da izenematea eta hurrengo aste osorako 3 erreserba egin ahal izango dira. Ondoren egunean bertan ere hitzorduak aste guztian zehar hartu daitezke, libre dauden txandak mugarik gabe erreserbatzeko aukera izanik.
• 12 urtetik beherako adin txikikoak arduradun heldu batekin sartu beharko dira, beste familia eta haurrekin 2 m.ko segurtasun distantzia mantenduz.
• Estaligabeko igerilekuak sarbide berezia izango du Igartza Oleta kaletik eta irteera berriz kiroldegiko atzekaldean dagoen parkineko atetik egingo da.
• Debekatuta dago baloiak, koltxonetak edo antzeko materialak sartzea.
• Instalakuntzako etzaulkiak ez dira erabilgarri egongo. Erabiltzaile bakoitzak bere etzaulkia ekarri eta etxera eraman beharko du, ezingo dira instalakuntzan gorde.
• Belardi eremuak adintarteak edo erabiltzaile motaren arabera egingo da, horrela erabilera eta kontrola desberdindu ahal izateko
a) Nerabeak/gazteak/bakarkakoak: bibliopiszina/futbol zelai ingurua
b) Familiak: plisti-plasta eta igerileku ertainaren ondoan. Irteera ondoko gunea
• Uretan ere 2 metroko segurtasun distantzia mantendu behar da. Ondorengo aforoak betez:
Igerileku handia: 108 pertsona
Igerileku ertaina: 25 pertsona
• Uretan erabilera handiko momentuetan aforoa bermatzeko bainurako denbora 15 minututara mugatuko da. Denbora hau pasa ondoren, ontzia hustuko da erabltzaile berriak sartzeko. Itxaroten daudenak ilaran itxarongo dute 2 metroko segurtasun distantzia mantenduz. Sarrera eta irteerak desberdinduko dira.
• Eremu osoan ezin da baloiekin, pilotekin, bestelako jolas edo jokoetan aritu.
• Estaligabeko igerilekuen eremuan langile arduradun bat egongo da arautegia betetzeaz arduratuko dena. Pertsona hau igerilekuan agintari gorena izango da eta bertako arauak betetzen ez diren kasuetan bete beharreko neurriak hartu ahal izango ditu. Langile honekiko errespetua uneoro izan beharko da eta honen aginduetara egon beharko da.
7.- FRONTOIA ETA ARKU TIROKETAKO ARETOA
• Pilota eta arku tiroketa sustatzen diharduten klub eta erakundeen eskabideei erantzuteko, kirolari federatuek instalazio hauetan entrenamenduak burutzeko aukera izango dute.
• Erakunde hauek COVID-19 Kontingentzia Plan bat aurkeztu beharko dute kirolarien artean kutsatze-arriskuak minimizatzeko prebentzio-neurriak ezarriz.
• Erakunde bakoitzaren plana onartu ondoren elkarte hauetako kirolari federatuek eremu bakoitzerako hitzordua hartu behar dute. Erreserba bakoitza ordubeterako izango da.
• Kirolariek hitzorduak astez aste hartu ditzazkete. Bezperan irekiko da izenematea eta hurrengo egunerako 3 erreserbak egin ahal izango dira. Ondoren egunean bertan ere hitzorduak hartu daitezke, libre dauden eremuak erreserbatzeko aukera izanik.