
IKASTAROAK URRIA 2020
Urrian, ikastaroen ekaintzarekin jarraituz, bigarren faseari ekingo diogu, hau da, haurrei eta adinekoei zuzenduriko ikastaroak eskainiko ditugu. Atzegi eta Igeriketa Down ikastaroak ere urrian hasiko dira.
Ikastaro hauek URRIAREN 5ean hasiko dira eta eskaintza ondorengoa izango da:
* HAUR IGERIKETA
3 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Lehen hiruhilabeterako izen ematea itxita,
Ikastaroan interesatuta daudenak izen ematea bete eta hurrengo hiruhilabeterako harremanetan ipiniko gara.
* GAZTE AEROBIC
13-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako zumba-aerobic eta ciclo saioak .
Taldeak:
a) astelehen eta asteazkenak 17:00 – 18:00
b) asteartea eta ostegunak 17:00 – 18:00
Izen ematea zabalik.
* HAUR ESKALADA
6 urtetik gorako haurrei zuzenduta.
Taldeak:
1)Haurrak (6-9 urte)
a) astelehen eta asteazkenak 17:00 – 18:00
b) astearte eta ostegunak 17:00 – 18:00 / 18:00 – 19:00
2) Hastapena (9 urtetik gora)
astelehen eta asteazkenak 18:00 – 19:00
Izen ematea zabalik.
* TENISA
5 urtetik gorako haurrei zuzenduta.
Astean ordu bat edo bi saio egiteko aukera. Taldeen banaketa mailaren arabera (hastapena, hobekuntza….)
Taldeak:
astelehen -asteazkenak 17:00 – 18:00 / 18:00 – 19:00 / 19:00 – 20:00
Izen ematea zabalik.
* ADINEKOEN KIROLA
65 urtetik gorakoei zuzendutako gimnasia.
Astean 3 saio izango dira. Ordutegiak taldeen arabera 11:00 . 12:00 / 12:00 – 13:00
* ATZEGI
Adimen urritasuna duten pertsonentzako zuzendutako saioak.
Egoerarengatik lehorreko saioak bakarrik eskainiko dira.
Astearte eta ostegunak 18:15 – 19:00
* IGERIKETA DOWN
Down Sindromea dutenentzat egokitutako uretako saioak.
Astelehen eta asteazkenak 18:30 – 19:15