
ONDO IBILI, ONDO IZAN: Ostegunean 10:00etan lehen irteera.
Datorren ostegunean, urriak 3an, 10:00etan ONDO IBILI ONDO IZAN Beasaingo Ibilibide Osasungarrien lehen irteera egingo da. Ekimen honen helburu nagusia herritarrak aldian-aldian jarduera fisikoa egiten jartzea eta horretarako aukera gehiago sortzen laguntzea da. Oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen baitu. Ibilbideen erabilpena sustatzeko herriko elkarteen lankidetza izango dugu. Astean behin irteera bat antolatuko