
ONDO IBILI, ONDO IZAN berriro martxan
Datorren ostegunean, maiatzak 8an, 10:00etan ONDO IBILI ONDO IZAN Beasaingo Ibilibide Osasungarrien 3. txandari hasiera emango diogu. Ekimen honen helburu nagusia herritarrak aldian-aldian jarduera fisikoa egiten jartzea eta horretarako aukera gehiago sortzen laguntzea da. Oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen du. Ibilbideen erabilpena sustatzeko ASMUBE eta ARANEALDE elkarteen lankidetza izango dugu. Astean behin irteera bat antolatuko