Ondorengo ikastaroak eskeintzen ditu programak, ikastetxeetan burutze diren eskola kiroleko eta hezkuntza fisikoko saioen jarduera osagarri direnak:
Heziketa fisiko orokorra eta psikomotrizitatea garatzeko kirol aproposa dugu judoa. Borrokak jolas moduan lagunekin erlazioak sustatzen ditu, autokonfidantza indartuz.
Haurrentzako igeriketa ikastaroak uretan moldatzen hasi eta igeri egiten ikasteko. Ondoren igeriketako estiloak ere erakusten dira.
Ainhoa Imaz
Izaro Goikoetxea
Martxeli Biain
Cynthia Borrachero
Patinatzen modu seguru baten ikasteaz gain, ondorengo onurak lortuko ditugu:
• Koordinazio sentsorial-motrizaren hobekuntza
• Oreka lantzea
• Espazioaren (inguruaren) kontrola hobetzea
• Muskuluen indartzea
• Esfortzu aerobikoa lantzea
5 urtetik gorako haurrak jolas bitartez eta erraketa eta pelotarekin egokitutako entrenamenduekin ondo pasatzeko helburua dute.
Tenisak onura fisiko eta psikologikoak eskaintzen ditu, hala nola, lan eta esfortzuaren baloreak indartu, segurtasuna handitu, mugimenduen koordinaketa, talde lana suspertu….
Saioen antolakuntza, talde bakoitzaren mailaren araberakoa izango da: hastapena, hobekuntza, lehiaketa, kirol egokitua….
Eskaladako ingurunearekiko familiarizatzen hastea eta eskaladan lehendabiziko pausoak ematea dugu helburu.
Rokodromoan ibiltzeko gaitasun minimoak lortzea.
Bereziki 13 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzendutako aerobic eta ciclo indoor saioak. Musikaren erritmoa jarraituz osasuntsu egoteko aukera dibertigarria.
Jarduera fisikoa tresna oso eraginkorra da jendearen ongizatea hobetzeko.
Ariketa fisikoa egiteak asko laguntzen du gure bizi-kalitatea balioesten. Eguneroko jarduera fisikoa egiteko aukera errazteko eta eskuragarri izateko aukera-sorta zabala eskaini nahi dugu helduentzako prestatu dugun programa honen bitartez. Jarduera fisikoa egiteko ohitura bizi-kalitatearekin, umore hobearekin, entretenimenduarekin eta estresetik suspertzearekin, hots, ongizatearekin, lotzen dugu.
Herritarrei lagundu nahi diegu bere bizitza-proiektua gauzatzen eta zoriontsuago izaten. Jarduera fisikoak gozamena eta ongizatea eragin behar ditu, eta pertsonei zoriontsu izaten lagundu behar die. Ondoren ikastaroetan parte hartzeko aukera eskeintzen dugu:
Gimnasioan egin ohi diren ariketak uretara egokituko ditugu, urak eskaintzen dizkigun abantailak aprobetxatuz. Ariketa sinple eta dibertigarritan oinarritzen da. Egokia lan aerobikoa egiteko edota giharduraren tonifikazioa eta luzaketa lortzeko, prestaketa fisikoko lana bitarteko. Igeri egiten jakitea ez da beharrezkoa.
Pilates-ek gorputza eta muskuluetako eta arnasketako erabilera zuzenaren bidez burua koordinatzen ditu. Kontrolatutako ariketa moteleko programa batean oinarrituta dago.
Arnasketa, kontzentrazioa, kontrola, lerrokatzea, zentralizazioa eta jariakortasuna metodoaren kontzeptu gako batzuk dira. Pilatesean buruak naiz gorputzak parte hartzen du, giharduera sakonetik hasita periferikorainokoa landuz.
Helburua gihardueraren oreka lortzea da, ahulak indartuz eta laburtutakoak luzatuz. Bizkarreko artikulazioak errespetatuz lortuko dugu kontrola, indarra eta gorputzaren malgutasuna handitzea.
Musikaren erritmoari jarraituz intentsitate erdi-altuan burutzen den ariketa fisikoa. Erritmo alai, dibertigarri eta ausartara moldatzen diren saioak. Bereziki lan kardiobaskularra egiten da, baita giharduraren tonifikazioa.
Gluteoak, Abdominalak eta Hankak lantzeko saio espezifikoak.
Jarduera aproposa gune hauetan bildutako koipeari, azalaren ahultasunari, zirkulazio txarrari eta tonu ezari aurre egiteko. Beste jarduera kardiobaskular batzuetarako osagarri bikaina..
Aste gutxitan emaitzak nabaritzen dira: gluteo zehatzagoak, hanka sendoagoak eta saio hauek ariketa kardiobaskularrarekin konbinatuz, sabel lauagoa.
Norberaren behar eta nahietara egokitutako entrenamendu pertsonalizatuen programa. Jarduera fisikoa planifikatzen laguntzeko, entrenamenduak erabiltzaile bakoitzaren neurrira egokituz, baita fitness zentroa erabiltzeko aukera edonorri erraztuz.
Teknikariarekin hitzordua hartu daiteke.
Helduentzako igeriketa saioak uretan moldatzen hasi eta igerian ongi egiten ikasteko edota teknika hobetzeko. Ariketa fisikoa egin, gorputzaren jarrera eta mugimenduak hezi eta osasuna hobetzeko aukera.
Esekidura bidezko entrenamendu saioak egitea ahalbidetzen duen sistema da, AEBtako armadaren entrenamendu sistemetan oinarritzen dena. Indarra, malgutasuna, oreka eta arintasuna hobetzeko sistema bezala definitua dago eta gailu hauekin “ehunka” ariketa egin daitezke.
Zumba Colombiako mugimendu edo fitness diziplina da, alde batetik gorputz osasungarria mantentzeko eta bestetik errutina aerobikoen bitartez dantza mugimenduekin gorputza garatu, indartu eta malgutasuna emateko balioduna. Zumbak bere errutinaren barruan erritmo latinoamerikar garrantzitsuenak erabiltzen ditu: salsa, merengue, cumbia, reggaetón eta samba.
Taldeko saioak dira non musikaren erritmoan txirrindu estatikoetan ariketa aerobikoa lantzen da. Oso dibertigarria eta edonork praktika dezake. Txirrindu estatikoan ibiltzea jarduera erakargarrian bilakatzen da.
Jarduera egitarauaren barruan ere sartu ditugu herritarren behar bereziei erantzun nahi dien ikastaro bereziak.
Bizkar osasuntsua lortzea dugu helburu. Bizkar-arazo gehienak gorputzaren mekanika txarraren, gehiegizko tentsioaren, jarrera txarren eta galdutako malgutasunaren ondorio dira. Gorputzaren jarrera eta mugimenduaren heziketa, indarra eta malgutasuna hobetzea dugu helburu, mina arintzeko edota eguneroko jarduera era egokian egiteko jarraibide gisa.
Programak jarduerak uretan eta lehorrean aurrikusten ditu. Bizimodu sedentarioaren efektuak txikiagotuz, motibazioa, indarra eta energia handituz bizi-kalitatea hobetzen saiatuko gara.
Bizkar osasuntsuaren alde.
Haurdunen osasuna orokorrean hobetu, haurdunaldian azaltzen diren arazoak ekidin (lunbaldiak, ziatikak…) eta bide batez eralajazio on bat lortzea helburu du programa honek.
Haurdunaldiko edozein hilabetean dauden haurdunentzat zuzenduriko jarduera berezia. Ez da beharrezkoa igerian jakitea.
Haurtxoaren lehen gerturapen atsegina da uretara. Haur eta gurasoek partekatzeko denbora polita. Gustora egon eta ikasteko aukera on bat.
Haurrak uraz gozaten ikasten du ur abilezia desberdinak landuz. Psikomotrizitatea ere lantzen da. Bestalde, guraso eta haurren arteko harremana indartu eta beste taldekideekin harremanak izatean bere gizarteratzean laguntzen du.
60 urtetik gorako adinekoentzat egokitutako programa berezia. Jardutea da osasunaren eragile nagusia. Jarduera fisikorik ezak ondorio nabarmenak ditu jendearen osasunean; batez ere, kutsakorrak ez diren gaixotasunengan.
Ariketa fisikoak zahartzaroko mendekotasuna saihesten eta gaixotasun kronikoak prebenitzen eta tratatzen laguntzen du. Zahartzaroan pertsonei autonomia ematea ezinbestekoa da. Era berean, gaixotasun kronikoak ariketaren bidez prebenitzeak eta tratamendu terapeutikoa egiteak zuzeneko eragina izango du bai gaixotasuna garatzea ekiditen, bai gaixotasun horiekin, gaitasun funtzionaletan ahal den eraginik txikiena izanda, bizitzeko ikasten laguntzen.
Jarduera fisikoa tresna oso eraginkorra izan daiteke jendearen ongizatea hobetzeko. Ariketa fisikoa egiteak asko laguntzen du gure bizi-kalitatea balioesten.
Saioak uretan eta lehorrean izango dira.
Down Sindromea dutenentzat egokitutako uretako saioak. Giro atsegin batean helburu fisikoak naiz emozionalak lantzen dira.
Partaideek etekin handia atera diezaiekete jarduera honi. Osasun arriskuak murrizteko ez ezik, bestelako onurak ere ekartzen die, gorputzekoak, burukoak eta gizartekoak. Orokorrean hobeto sentitzea da helburu.
Programa hau adimen urritasuna duten pertsonentzako prestatu da. Parte hartzaileen baldintza fisikoak mantendu eta hobetzea eta gizarte integrazioa sustatzea dira kirol jarduera hauen helburu nagusiak.