Salus Per Aquam. Antzinako erromatar zibilizazioan ura osasunerako elementu gisa erabiltzeko zaletasuna eta gustua sortu zen; horretarako hezetasun maila desberdina zuten gela itxietan tenperatura maila desberdina zuten ura erabiltzen zen. Toki horiei “Terma” esaten zieten.
Eremu honetan ur beroko eta ur hotzeko tratamenduak bateratzen dira, hezetasun maila desberdinak dituzten eremuetan izerdi prozesua, erlaxazio eta ur-masai saioekin txandakatuz.
Instalazio modernoenak dituen zentru honetan atsedena emango diegu gorputzari eta buruari. Antzizar Kiroldegiak ongizatea eta gorputza zaintzeko aukera eskeintzen dizu.
Esparru bakoitza erabili aurretik ongi informatu behar gara eta adierazitako gomendioak jarraitu behar ditugu. Sarrera debekatua dute heldu batekin sartzen ez diren 16 urtez azpikoek, baita gaixotasun infektzioso eta kutsakorrak eta patologia akutuak, bihotzekoak eta batez ere tentsio baxua dutenek.