Ekipamendu modernoenak dituen zentru honetan gorputza landuko dugu. 800 metroko karratuko azalera duen Fitness Zentruak bi areto ditu:
Makinen aretoa: 500 m2
Jardueretako aretoa: 300m2
Makina aretoan Fitness Zentruko erabiltzaileek makinak eta kirol materiala askatasun osoz erabili ahal izango dituzte. Jardueretako aretoa taldekako saioen programaziorako dago.
Antzizar Kiroldegiko Fitness Zentrua balio anitzeko eremua da, eta erabiltzaileei beren baldintza fisikoak hobetzeko aukera ematea du xede lan kardiobaskularra eginez, giharrak indartuz edota malgutasuna hobetuz.