Kirolgunearen instalazio nagusia, igerileku‑multzoa da. Beasainek jarduera fisikoaren joera modernoaren aldeko apustua egin du, hots, adin guztientzat partekatutako jarduera osoaren eskaintzarantz jotzekoarena alegia. Kontzeptu horren berritasunak eta eskeinitako zerbitzuei dagokien konplexutasunak azpimarratu behar ditugu.
Antzizar Kiroldegiko ur-parkearen eskaintza oinarrizko jarrera honetatik abiatu da: kirola, adin guztietarako, gorputzaren garbitasun‑neurri eta aisialdi nahiz jolas‑arloan sartutako jarduera fisiko edota kirol‑jarduera moduan hartzetik.
Ur‑parkeak gutxi gorabehera >2.500 m2‑ko azalerako nabe estalia du. Bere barnean 6 igeri‑ontzi daude guztira modu funtzional eta argian kokatuta, neguan nahiz udan erabili ahal izateko. Estalitako igerilekuetako ontzien beharrei eman zaie lehentasuna bere erabilpen anitza izateko, uda barne, horrela, urte guztiko eskaintza eta eskaera orekatzen ahalegintzeko. Estali gabeko 3 ontzi daude udako eskaintza osatzeko.