eu | es |

SARRERAK ETA BAZKIDETZA

ANTZIZAR KIROLDEGIkerabiltzaile partikulartzat hartuko da, sarrera edo bazkidetza ordainduz instalazioak erabiltzera etortzen den edonor. Instalazioetarako sarrera, jendeak erabil ditzan zabalik dauden egun eta orduetan, aldez aurretik sarrerako kontrola igaro eta bakoitzari dagokion baimena erakutsita edota sarreraren prezioa ordainduta egingo da.

Orokorrean, helduekin batera joaten diren 5 urtetik beherako umeek sarrera doan izango dute.

Abonu/sarrera motak eta beren prezioak, urte naturalean aplikatzen dira eta dagokien BEZ ere barne dute.

18 urtetik gorakoentzat eta beherakoentzat, desberdinak izango dira instalaziora sartzeko kuotak. Adina egiaztatzeko, Nortasun Agiria edo antzeko agiria eskatzeko eskubidea izango du pertsonal arduradunak.

Abonua edo sarrerarekin instalazioak dohainik

Erabiltzaile partikularrek ur-parkea, balnearium-termak, aldagela, dutxa eta takilak dohainik erabiltzeko aukera izango dute, baita aurretik eskatutako eta erabilgarri dauden bestelako instalazioak, guzti hori bakoitzari dagokion arautegiaren arabera.

abonoak_450_200
eguneko_sarrerak_450_200