eu | es |
  • SARALEGIk eta BEGINOk bikotea osatuko dute Antzizarren.

    SARALEGIk eta BEGINOk bikotea osatuko dute Antzizarren.

    Apirilaren 4an Murumendi Pilota Eskolaren aldeko PILOTA JAIALDIAn bikote moduan izango ditugu SARALEGI eta  BEGINO. Pilotari Amezketarra 4´terdiko banakako txapelketan pilotari onenen artean sartu zen maila ikusgarria erakutsiz. Aurrelaria une gozoan da eta Begino atzelari sendoarekin maila handiko bikotea osatuko dute.

  • IGERILEKUETAKO BELARDIA: Mantentze lanak

    IGERILEKUETAKO BELARDIA: Mantentze lanak

    Hasi dira igerilekuetako berlandian hobekuntza lanak. Lurraren konposaketa ez da egokia eta ondorioz urak ez du ongi filtratzen. Gaia aztertu ondoren erabaki da drainatze-sistema bat ipintzea, lurra lantzea, baita hazia botatzea. Aurtengo udan belardi politaz gozatzea dugu helburu. Ondoren 2015eko udaberrian lurra era egokian mantentzeko zulatze-areztatze lanak egingo dira. Aipatutako lanak Ansareo Ingurumen Taldeak burutuko ditu.  

  • EL DIARIO VASCO XXII PILOTA TXAPELKETA ANTZIZAR KIROLDEGIAN

    EL DIARIO VASCO XXII PILOTA TXAPELKETA ANTZIZAR KIROLDEGIAN

    Larunbatean 17:00retan Antzizar Kiroldegian Pilota Jaialdi bikaina izango dugu. EL DIARIO VASCO XXII. PILOTA TXAPELKETAko finalaurdenak jokatu dira. Lehen partidan Promesa Mailako partida: IRIBARRI-SARASA vs LARUNBE SANCHEZ Partida nagusian berriz Senior Mailan: URBIETA-TOLOSA vs DORRONSORO-IRUSTA Pilota Jaialdi Murumendi Pilota Eskolaren alde izango da. Sarrerak 3 €tan.