
DIRULAGUNTZAK 2014: Beasaingo Udalaren Fundazioak kirolaren sustapenerako 286.614 € banatuko ditu
Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuko Fundazio Publikoan kirol arloko dirulaguntzak interes orokorrekotzat jotzen diren jokabide zehatz batzuk sustatzeko teknika bat dira, baita herri-intereseko kirol arloko jarduerak kudeatzeko entitateen arteko lankidetza prozedura bat. 1998ko ekainaren 11ko 14/98 Legeak, Euskadiko Kirolarenak, kirola herri onurako gizarte jarduera dela xedatzen du 2. artikuluan, pertsonaren heziketa eta garapena osatzen, bizi kalitatea hobetzen eta