
ABONATU TXARTELA DENON ESKURA
Dagoeneko ekaina iritsi da, baita Antzizar Kiroldegiko erabiltzaile izateko aukera zabaldu ere. Uda garaian hilabete baterako edo udako denboraldirako abonatu egiteko aukera dago. Kasu hauetan ez da matrikularik ordaintzen bainan abonuak epe mugatua izango du, ekainatik iraila bitartekoa. Bestalde indarrean jarraitzen dute eperik gabeko abonoak. Kasu hauetan Izena ematean matrikula ordaintzen da eta bazkidetza mugagabea da.